Hosteleria

Profesionaltasun Ziurtagiria, 1. maila: jatetxea eta taberna zerbitzu basikoa

Posted on

Burlatako Udaleko Gazteria Arloak jakinarazten dizu Prestakuntza Prozesu integral bat abiarazi behar dela, FP Burlada Institutuak antolatua eta Atarrabia, Uharte eta Burlatako Udalen babesarekin.

Prestakuntza Prozesu hau, Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratzeko eta enpresetan prestakuntza praktikak egiteko aukera eskaintzeaz gain, trebetasun pertsonalei eta profesionalei eta jarraipen bana-banakoari buruzko modulua izanen dute. Modulu hau Nafarroako Enplegu Zerbitzuak antolatu eta babesten du eta Iturrondo Prestakuntza Zentroan emango da.

Profesionaltasun Ziurtagiria, 1. maila: jatetxea eta taberna zerbitzu basikoa

PRESTAKUNTZA PROZESUA: PZ1 TITULUA (210 ordu), ENPLEGURAKO TREBETASUNAK (36 ordu), PRAKTIKAK ENPRESETAN (80 ordu) eta JARRAIPEN BANAN-BANAKOA (5 ordu)

  • Ez da ikasketa betebeharrik eskatzen.

Datak: otsailaren 26tik ekainearen 4era (246 ordu) + 5 ordu jarraipen banan-banakoa + 80 ordu enpresetan praktikak egiten.

Tokia: FP Burlada Institutua, Ermita Kalea, 19. 31600. Burlata

Zenbatekoa: 25€ + 50 Euroko fidantza (parte hartzaileak ikastaroa bukatzen baldin badu, bueltatuko dira)

Izenemateak eta ordainketa: urtarrilaren 15etik 26era

 

Burlatako Gaztelekua 948127351 oij@burladajoven.es  www.burladajoven.es

Ugazte-Uharteko Gazte Lokala 948333431 juventud-gazteria@huarte.es

Atarrabiako Gaztelekua 948 355970 juventud@villava.es

Prestakuntza prozesu honetan parte hartu nahi baduzu, esandako tokietako batean izena eman beharko duzu 2017ko urtarrilaren 26an baino lehen.

 

 

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>